Errealzalea naiz, txikitatik, oso errealzalea eta realsozialista!! eta Realarekin lotutako hainbat oroitzapen pilatu ditut urte hauetan guztietan, txitatik hasita:
5 edo 6 urterekin Joxe Mari Bakerok entrenamendutik Zubietara nola eraman gintuen gogoratzen dut, aitak kotxea konpondu ziolako, ni lotsatuta ixil ixilik autoaren atzekaldean nindoalarik. 7 eta 10 urte artean nituenean, etxeko pasilloa Atotxako hegaleko marra bihurtzen zen, berotze ariketak egiteko, txandalarekin lehenik, txandaleko galtzak eta jertsea erantzita ondoren, zelairatzeko prest. Ehundaka aldiz imajinatu dut neure burua aulkitik zelairatu eta gol erabakigarria sartzen. Nahiz eta Atotxan Realaren partiduak ikusten egon ondoren, sarritan pentsatzen nuen zelaian kamiseta txuri urdinarekin aritzen ziren haiek ezin zutela pertsonak izan, horrenbeste jenderen aurrean jokatzera nola ausart zitezkeen!! zerutik zintzilikatutako hari ikusezin batzuek gidatzen zituzten panpinak izan behar zutela uste nuen!! Gogoan dut nola 1988an Errege Kopako finalaren egunean, kamiseta txuri urdina jantzita nola joan ginen ikastolako haur gehienak, Realari buruzko marrazkiak eta muralak marrazten pasa genuen eguna, eta nola negar egin nuen Alexancoren gol madarikatu haren ondoren oheratu nintzenean!!
Gogoan dut Atotxara joaten nintzenean ordubete lehenago nola sartzen ginen Fruta Merkatuko atearen atzean leku ona hartzeko eta amak bailaren aurrean nola jartzen ninduen abalntxetatik babesteko edo nola Realaren Gernika hiribideko bulego zaharretan bazkide egiteko hainbat denbora ilaran nola itxaron nuen lagunekin Anoetan exerlekua zain genuelako!
Bidaiatu ere egin dut Realarekin etxetik kanpo; San Mamesen, Sadarren, Camp Noun, Valladoliden edo Gijonen izan naiz. Eta Mendizorrotzako partida sinestezin eta mingarri hura ere sufritu nuen duela 3 urte!! Amarekin hura ere.
Gaur, berriz, 1. mailako taldea gara, gure bihotzeko Reala, etxeko mutilekin. Eta atzo Anoetan bizi izan nituen emozioak ez ziren edonolakoak izan. Amaren malkoak pozaren pozez epaileak amaera adierazi zuenean, baita nire atzeko eserlekuan esertzen den mutil gazte baten malkoak ere. Duela 3 urte Alavesen partiduaren ondoren Cordobaren aurka igoerak Anoetan behin betiko ihes egin ondoren negar nola egiten zuen gogoan dut. Atzo ere negar egin zuen, eta negar malkotan besarkatu eta esan zidan “guk bai merezi dugula igoera, 3 urte hauek hemen, taldearen ondoan egon ondoren”. Horixe merezi dugula!
Ama eta biok zoriontsu, lehenengo mailan gaude!
Zorionak futbolariei eta entrenatzaile talde osoari eta Zorionak bereziki azken 3 urte hauetan, agintean egon direnen gainetik, Anoetan talde babesten jarraitu dugun guztioi, benetako realsozialistei, gurea ere bada eta igoera hau!! Gozatu!! Aurrera mutilak eta neskak!!! Gora Reala realsozialista!!
