KROAZIA

4 Abu

Oporretan izan naiz naiz uztailan astebetez Kroazia aldean neskalagunarekin. Kroazia Iparraldean hasi genuen bidaia, Zagreben eta hegoaldean Dubrovniken bukatu. Tartean, Plitiviceko parke nazionala,  Zadar eta Split.

Hegazkinean Bilbotik Bartzelonara eta Bartzelonatik Zagrebera. Zagrebera eguerdiko 14:30etan iristekoak ginen baina kontu ezberdinak tarteko, batetik hegazkinera igo ez ziren 2 bidaiak fakturatu zituzten maletak hegazkinetik ateratzea eta bestetik  ”kontroladoreen ezkutuko greba” pilotuak jakinarazi zigunez, ia ordubetez egon behar izan genuen hegazkin barruan aireratu arte. Azkenean Zagrebera 16:00etan iritsi ginen. Zagreben autoa alokatuta genuen eta aireportutik hotelera. Gasolindegi batean motorzale bati galdetu behar izan genion hotela non zegoen eta honek adeitasun handiz berari jarraitzeko esan eta zuzenean eraman gintuen hotelera. Ezinhobeto hasi genuen Kroazian egonaldia. Bazkaldu ondoren, hotel inguruan bueltatxoa Dom Sportova kiroldegiari buelta eta inguruko  kaletan barrena, ingurua aztertuz. Erdigunetik urrun samar geunden eta goiz afaldu eta ohera, hurrengo egunean Zagreb genuen zai.

ZAGREB

Goizean goiz esnatu, hotelean gosaldu eta erdiguneruntz atera ginen autoan baina autoa OTAn 2 orduz utzi zitekeela konturatuta, autoa hotel inguruan utzi berriz eta taxian joan ginen erdigunera. Erdiguneko goialdean kale ederrak ditu Zagrebek, tranbien joan etorriek bat egiten duten puntuan hasi genuen ibilbidea, Josipa Jelacica plazan, zaldun baten eskultura duelarik plaza erdian.  Goikalderanzko bidean Kapton kalea Kaptol plazan amaitzen da, Ama Birjinaren Katedralean, ondoan Dolac plazako azoka koloretsua, eskailerak jaitsiz hasierako punturantz Splavnika kaleko lore saltzaileekin egin genuen topo eta berriz ere goikaldera, San Marko plazako izen bereko eliza ikustera eta honen bi albotara batetik “Sabor”-a, Kroaziako parlamentua eta bestetik Kroaziako presidentearen egoitza.

Bazkaldu aurretik, behekaldera egin genuen, bertan Zrinjevac parkean atseden hartu eta inguruaz gozatzeko. Bazkaltzera berriz ere goikaldera, Skalinska kalean dagoen Nokturno jatetxe italiarrean bazkaltzeko. Piper entsalada eta pizza. Leku erosoa eta pizza handiak ematen dituzte. Tratua ona eta prezioz merkea, oso merkea ere. Ederki bazkaldu genuen. Ondoren, helatua hartu genuen terraza batean eta autora. Helmuga, Plitivice natur parke inguruko hotela.

Argazkiak Zagreb

PLITVICE NATUR PARKEA

Ura eta zuhaitzak dira protagonista Plitivice Natur parkean. Urdin eta berdez marraztutako natur ingurune erraldoia, lakuak eta ur jauziak nonahi, zuhaitzez inguratuta.  Hitzak soberan daude. Argazkietan  lakuen edertasuna eta ur jauzien handitasuna mirestu daitezke. Naturaz gozatzeko ingurune paregabea.

This slideshow requires JavaScript.

ZADAR

Zadarren ikusi genuen itsasoa lehen aldiz. Alde zahar ederra du Zadarrek, bereziki bertara sartzeko harrizko atea handia. Ikusteko nagusienak San Donato Eliza eta San Anastasia Katedrala. Hauen inguruan, erromatar aztarna ugari.

Baina ikusgarriena gauez bizi izan genuen. Dva Ribara jatetxean txiripoi tintaz bustitako rissottoa eta lignje edo kalamar frijituak afaldu ondoren. Itsas pasealekuan, Itsasoaren Organoa izenekoa dago, Nicola Basic artistak itsasoaren indarraz baliatuz sortutako musika tresna erraldoia. Olatuek sortutako airea pasealeku azpian kokatuta dauden tubo erraldoietan sartzen da, doinu armonikoa sortuz. Entzun bideoan, gaua zenez, ez baita askorik ikusten:

Pasealekuaren amaieran, “Eguzkiari agurra” izeneko artelana dago. Nikola Basic berak sortua hau ere. Eguzkiaren energia baliatuz iluntzean argi bizi eta dizdiratsuz osatutako borobil erraldoia osatzen da. Itsasoaren organoarekin batera ikusentzunezko artelan miresgarria eta txundigarria sortzen duelarik.

Argazkiak Zadar

SPLIT

Split itsasoari begira bizi den hiria da. Alde zaharreko sarreraren eta itsasoaren artean pasealeku zabal bat du, terrazaz josia. Alde zaharrean ikusgarriena Diocleciano Erromako enperadore izan zenaren jauregia. Jauregiaren inguruan labirinto antzekoa sortzen duten kale estuak eta bertan denda, jatetxe eta tabernak aurki diatezke edozein izkinatan. Pasabideak eta barne patioak han eta hemen harrizko egitura duten kaleetan barna. Jauregia bera Brac irlatik ekarritako harri txuriz sortua da, horregatik du kolore txuria.

Narodni plazako areto batean Dalíren Illustration for Dante’s “Divine Comedy” erakusketa  topatu genuen eta aukera probestu genuen. Marrazkiez gain, Dalíren bizitzari buruzko bideoa ere ikusi  genuen. Hona hemen zati bat:

Split argazkiak

DUBROVNIK

Bidaia Dubrovniken amaitu genuen. Adriatikoko perla bezala ezagutzen den hirian. Itsasoak inguratzen duen harresi handi batek babesten du alde zaharra.  Bertan, terrazak, dendak eta jatetxeak. Arkitektura, historia eta turismoa nahasten dira. Harresiko ertz guztietatik paisaia ikusgarriak, alde batean itsasoa bere handitasunean, beste aldean alde zaharreko etxeen teilatuak. Ikustekoak Sponza jaurregia, Onofrio iturria, Ama Birjinaren katedrala, kaia, Loiolako Inazioren eliza, Minçeta dorrea, Orlandoren zutabea eta azoka.

Dubrovnik argazkiak

Kroazia, mendia eta hondartza da. Historiaz jantzitako hiriak, hondartza ederrak, mendi eta natur parke erraldoiak, jende abegikorra. Dudarik gabe, bisita bat merezi duen herrialdea.

Reala, primerakoa!

14 Eka

Errealzalea naiz, txikitatik, oso errealzalea eta realsozialista!! eta Realarekin lotutako hainbat oroitzapen pilatu ditut urte hauetan guztietan, txitatik hasita:

5 edo 6 urterekin Joxe Mari Bakerok entrenamendutik Zubietara nola eraman gintuen gogoratzen dut, aitak kotxea konpondu ziolako, ni lotsatuta ixil ixilik autoaren atzekaldean nindoalarik. 7 eta 10 urte artean nituenean, etxeko pasilloa Atotxako hegaleko marra bihurtzen zen, berotze ariketak egiteko, txandalarekin lehenik, txandaleko galtzak eta jertsea erantzita ondoren, zelairatzeko prest. Ehundaka aldiz imajinatu dut neure burua aulkitik zelairatu eta gol erabakigarria sartzen. Nahiz eta Atotxan Realaren partiduak ikusten egon ondoren, sarritan pentsatzen nuen zelaian kamiseta txuri urdinarekin aritzen ziren haiek ezin zutela pertsonak izan, horrenbeste jenderen aurrean jokatzera nola ausart zitezkeen!!  zerutik zintzilikatutako hari ikusezin batzuek gidatzen zituzten panpinak izan behar zutela uste nuen!! Gogoan dut nola 1988an Errege Kopako finalaren egunean, kamiseta txuri urdina jantzita nola joan ginen ikastolako haur gehienak, Realari buruzko marrazkiak eta muralak marrazten pasa genuen eguna, eta nola negar egin nuen Alexancoren gol madarikatu haren ondoren oheratu nintzenean!!

Gogoan dut Atotxara joaten nintzenean ordubete lehenago nola sartzen ginen Fruta Merkatuko atearen atzean leku ona hartzeko eta amak bailaren aurrean nola jartzen ninduen abalntxetatik babesteko edo nola Realaren Gernika hiribideko bulego zaharretan bazkide egiteko hainbat denbora ilaran nola itxaron nuen lagunekin Anoetan exerlekua zain genuelako!

Bidaiatu ere egin dut Realarekin etxetik kanpo; San Mamesen, Sadarren, Camp Noun, Valladoliden edo Gijonen izan naiz. Eta Mendizorrotzako partida sinestezin eta mingarri hura ere sufritu nuen duela 3 urte!! Amarekin hura ere.

Gaur, berriz, 1. mailako taldea gara, gure bihotzeko Reala, etxeko mutilekin. Eta atzo Anoetan bizi izan nituen emozioak ez ziren edonolakoak izan. Amaren malkoak pozaren pozez epaileak amaera adierazi zuenean, baita nire atzeko eserlekuan esertzen den mutil gazte baten malkoak ere. Duela 3 urte Alavesen partiduaren ondoren Cordobaren aurka igoerak Anoetan behin betiko ihes egin ondoren negar nola egiten zuen gogoan dut. Atzo ere negar egin zuen, eta negar malkotan besarkatu eta esan zidan “guk bai merezi dugula igoera, 3 urte hauek hemen, taldearen ondoan egon ondoren”. Horixe merezi dugula!

Ama eta biok zoriontsu, lehenengo mailan gaude!

Zorionak futbolariei eta entrenatzaile talde osoari eta Zorionak bereziki azken 3 urte hauetan, agintean egon direnen gainetik, Anoetan talde babesten jarraitu dugun guztioi,  benetako realsozialistei, gurea ere bada eta igoera hau!! Gozatu!! Aurrera mutilak eta neskak!!! Gora Reala realsozialista!!

Laburpen hitzak:,

ALDAKETA

1 Api

Aldaketak bizitzaren zati eta osagai ezinbestekoak dira. Bizitzan zehar aldatzen goaz, askotan konturatu gabe eta bestetan guk hala erabakita. Aldaketak etorri egiten dira eta etortzen diren moduan hartu behar izaten ditugu.

Azken egun hauetan interneten erabiltzen ditudan tresna ezberdinen inguruan hausnartzen aritu naiz, blogen inguruan batez ere. Batetik blog pertsonala dut, bestetik  blog profesionala. Biak ere, orokorrean,  nire kirol psikologo ibilbide profesionalean egiten aritu naizena azaldu eta konpartizeko erabili izan ditut. Bitan banatzen nituen indarrak, idazlanak eta baita twitter, facebook  eta email kontuak ere. Azken batean, bietan ere, ni bainaiz eta ibilbide profesionalaren eta pertsonalaren arteko mugak, norberarengan lausotu egiten dira eta biak bat bihurtzen dira.

Interneten blog bakoitzak bere ibilbide propioa egin dezala erabaki dut. Blog hau nire bizitzako kontuak azaltzeko erabiliko dut hemendik aurrera; irakurritako liburuak, egindako txangoak eta bidaiak, gure Realari buruzkoak, gustatu zaizkidan artikuluak eta egunerokotasunaren gurpilean azaltzen doazen ideiak, kezkak, zalantzak eta pozak konpartitzeko.

Laburpen hitzak:, ,

KARIKATURA

18 Ots

Twitter bidez izan nuen karikatura hauen berri, jarraitzen ditudan zenbaitek beraien profileko argazkien ordez, beraien argazkien karikaturak jartzen hasi zirenean. Betidanik izan dut nire karikatura edukitzeko gogoa.

Oraindik ere gogoan dut Parisera egindako ikasbidaian Montmatre inguruan kale artistek jendearen karikaturak nola marrazten zituzten eta nola orduan, nire karikatura edukitzeko gogoz gelditu nintzen. Orduz geroztik urte asko pasa dira, nire karikatura edukitzeko nerabezaroko gogoa oroimeneko ganbaran lokartuta egon da hainbat urtez, nahi ahaztu hura oroimeneko lozorrotik esnatu den arte. Pernan Goñiri eta bere Caricaturas a lo Loco ekimenari esker, orain lortu ahal izan dut gazteago nintzela bete ezin izan nuena; nire karikatura pertsonalizatua!!

Zuk ere zure karikatura izan dezakezu edo zure bikotekide, lagun nahiz familiako edozeini opari orijinal bezain dibertigarria egiteko aukera ezinhobea aprobetxatu.

Laburpen hitzak:,

Ikaskuntza eta Jarrera ikasgaia. Aurkezpenak

21 Urt

Hemen dituzue Donostian Urtarrilaren 23an emandako eskolen aurkezpenak:

1. Gaia

3. Gaia. 1. zatia

Laburpen hitzak:,

Presentaciones Aprendizaje y Comportamiento

12 Aza

Aquí teneis lo prometido. Todas las presentaciones utilizadas en las clases de la asignatura “Aprendizaje y comportamiento” del Bloque Común del Curso de Entrenadores y entrenadoras de Nivel I:

1er día:
Presentaciones 1er Tema
Presentación 3er Tema 1ª parte

2º día:
Presentación 3er Tema 2ª parte
Presentación 4º tema

3er y último día:

Presentación 5º Tema

Laburpen hitzak:, ,

Nire Behobia-Donostia

11 Aza

Joan zen igandean, 14.944 lagun Behobiatik atera ginen egun ilunari, hotzari, haizeari, euriari eta kazkabarrari aurre eginez, Bulebarreko helmuga helburu eta amets bihurturik. Aurtengoa nire bigarren partehartzea izan da lasterketa jendetsu honetan eta errepikatzeko moduko esperientzia izan da, zalantzarik gabe.

Irteera gunera 10:30ak inguruan iritsi ginen, lehendabizi topoz eta ondoren antolakuntzak jarri zituen autobusetako bat hartuz. Giroa, ezinhobea eta deigarria korrikalari gehienen aurpegietako espresioa, tentsioa-irribarreak, seriotasuna eta alaitasuna nahasten ziren. Musika topera bozgorailuetatik eta berotzen genuen bitartean, beroketa ariketak egiteko edozerrek balio duela ikusi nuen: saltoka, dantzan, hizketan talde txikietako tertulietan…

11ak inguruan lasterketa irabazteko hautagaiak irten ziren eta jarraian gainontzeko  korrikalari guztiak, dorsal kolorearen araberako ordenean. Ni 11:30ak inguru atera nintzen, azken taldetxoan bainengoen taldekatuta, baina giroa ezinhobea itxaronaldiaren ondoren ere, jendea oihuka, txaloka, irteerako emozioari eutsi ezinik.

Lasterketa bizipen indartsuz betetako bidea bihurtzen da, hainbat asteetan egindako lana, entrenamendu luzeetan amestutakoak, errepideko marrak jarraitzen imajinatutakoak, bizitzen hasten zara, metroz-metro, kilometroz kilometro eta aurretik, gozatzeko eta sufritzeko 20 kilometro.

Hasiera-hasieratik, une oro, beste korrikalariez inguratuta, kale bazterrak jendez gainezka Behobiatik hasi eta Donostiaraino; Irungo Colon pasealekuan, Bentak inguruan, Gaintxurizketa aurreko biribilgunean, Gaintxurizketan gora, Lezorako bide gorabeheratsuan, Lezon, Pasaiako Portuan, Trintxerpen, Mirakruz gainerako bidean, Gros auzoan, Zurriola pasealekuan eta azkenik, Bulebarrean. Guzti guztiei eskerrak eman nahi dizkiet lerro hauen bidez hainbat eta hainbat ikusleren animo oihuak eta txaloak eskertzeko. Ikusle ezezagunak, baina barneraino iristen zaizkizun animoak eta bultzadak. Lasterketa hau zerbaitengatik berezia bada, inguratzen duen giroagatik da eta ikuslerik gabe ez litzateke gauza bera izango, inondik inora. MILESKER ANIMO ETA TXALOENGATIK ERREPIDE INGURUAN EGON ZINETEN GUZTIOI!!!

Helmugako denbora gutxienekoa izan zen, 2 ordutik jaisteko helburua lortu nuen arren, bizipenak izan ziren onena eta benetan bete nindutenak. Datorren urtean errepikatzen saiatuko naiz, zalantzarik gabe.

Laburpen hitzak:,

INDARTUZekin AKORDIOA

13 Urr

Udara aurretik bildu nintzen lehenengo aldiz Indartuz PFko Borjarekin. Aste batzuk lehenago emaila bidali nion bere egitasmoari kirol psikologia zerbitzuak gehitzeko proposamena. Hasieratik oso harrera ona izan nuen, gustura jaso zuen Borjak ideia eta orduz geroztik hiruzpalau aldiz bildu gara. Tartean, isiltasunean, lanean aritu gara zerbitzuak definituz, edukiak osatuz eta elkarlanaren nondik norakoak zehaztuz.

Orain dator horren guztiaren emaitza. Kirol Psikologo gisa Indartuz PFarekin hasiko naiz lanean eta erronka oso polita da. Duela 4 urte kirol psikologo gisa hasitako bideari eutsi eta pauso bat gehiago eman dudala sentitzen dut. Bidea egiten hastea besterik ez zaigu gelditzen.

EUSKADI IRRATIAN ELKARRIZKETA

18 Ira

Gaur goizean Euskadi Irratiko “Faktoria” saioan egindako elkarrizketa duzue beherago. Bertan, kirolarien lesioetan arlo psikologikoak duen garrantziari buruz aritu naiz eta beren testigantza eman dute Joseba Beloki txirrindulari ohiak, Eneritz Iturriaga txirrindulariak eta Xabier Bereziartua Urdaibaiko arraunlariak.
Hemen elkarrizketa.

KP.com Bekak

12 Abu
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.